Agurrik gabeak 2017

Domeka honetan, urriak 29, "Agurrik gabeak", borrokalari antifaxisten omenezko X. ekitaldia egingo dugu Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Aurtengo ekitaldiaren gai nagusia etxean jasotako oroimenaren transmisioa izango da.

Ekitaldia Kristina Mardarasek aurkeztuko du eta transmisioari dagokion gaian, hiru belaunaldiko bi familiako kideek azalduko dute zelan eman den eurenean memoriaren transmisioa.

Ekitaldia Txintxaun antzerki taldearen emankizunarekin eta Ander Erzillaren kanta saioarekin osatuko da.