Korrika eta debekuak

Datorren barikuan, apirilak 7, 20. Korrika Durangotik igaroko da eta Durangon 1936 Elkarteak lekukoa eroango du kilometro batez. 2122. kilometroa izango da gurea eta Laubidietatik gora doan Gasteiz Bidean hartuko dugu lekukoa, 18.55ean.

Albiste honetan euskararen aldeko lasterketak sortzen duen zirrara bizi hori eta iragan ez hain urrunean gure hizkuntzak jasandako mespretxu eta debekuen memoriarekin lotu gura izan ditugu. Izan ere, 1936ko altxamendu faxistaren ondorio eta helburuetako bat izan zen euskara desagerraraztea eta hiztunak gutxiestea.

Sarrera honetan lotu ditugun bideoetan menperatzaileen jokabidearen lagin txiki bat baino ez duzu aurkituko: euskaraz egitegatik salatutako jendea eta salatzaileak; eskolan euskeraz egiteagatik edo erderaz ez jakiteagatik zigortuak; euskal izenak aldatzera behartutakoak, … Lagin txikia baina argigarria.

Manuela Irazola.

Paskual Uribe eta Josefina Agirre Urizar.

Adrian Amantegi Arteaga

Felicitas Agirrebeitia

Domingo Bernas

Txomin Aranbarri

Juanito Gallastegi

Miren Agurtzane Irigoras Gaintza

Edurne Gorosarri