Badihardugu elkartearekin hitzarmena

Badihardugu Euskara Elkarteak eta Durango 1936 Kultur Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dugu gaur bertan (2017-06-29), ditugun ikus-entzunezko materialak elkarri erabiltzeko baimena emanez.

Hitzarmen honen bitartez, Badihardugu Elkarteak Durango 1936 Elkarteak dituen euskarazko elkarrizketak erabili ahal izango du, betiere jabetza adieraziz eta horretarako loturak www.durango1936.org webgunearekin beharrezko loturak eginez.
Durango 1936 Kultur Elkarteak, aldiz, Badihardugu Euskara Elkartearen Durangaldeko gerrari buruzko testigantzak erabili ahal izango ditu, betiere jabetza egoki adieraziz.