Barcelona-Kobanê-Durango

Martxoaren 24an, ostiralez, Kobanê, Bartzelona eta Durango hiri bonbardeatuek adiskidetasun eta lankidetza akordioa adostu eta sinatuko dute, elkarrekiko informazioa eta lankidetza bultzatzeko. Erakunde-ekitaldia 17:00etan izango da udaletxean, baina herritarrei zabala.
 
Bertan Mustafa Ebdî Kobanê hiriko ordezkariak, Jaume Asens Bartzelonako alkate-ordeak eta Aitziber Irigoras Durangoko alkateak hartuko dute parte.
 
Ondoren, arratsaldeko 18:00etan Bonbardatutako hiriak mahai-ingurua egingo da Kurutziagako Kurutzesantu Museoan. Mahai-inguruan Mustafa Ebdî Kovanê hiriko ordezkaria, Jaume Asens Bartzelonako alkate-ordea eta Jon Irazabal arituko dira hiriek jasandako sufrimenduaz eta sufrimenduaren erantzuleak justiziaren aurrean jartzeko ekimenez.