Castet Eguna 2018

 Gaur, apirilak 22, askatasunaren, errepublikaren eta Euskal Herriko nazio-eskubideen alde faxismoaren aurka borrokan jardun dutenak omentzeko XXVI. Castet eguna ospatu da Zaldibarren.

 

 

Goizean Gangurenera igon dugu berrogeiren bat lagunek eta bertan tontorrean ikurrina ezarri dugu. Gero, eguerdi aldera, lore-eskaintza egin da udaletxe aurreko oroimen-harrian eta, azkenik, Castet Elkartearen aurrean ekitaldia.

 Apirilaren 25ean 81 urte beteko dira Ganguren mendiko borrokaldian 40ren bat milizianok eta gudarik bizitza galdu zutenetik. Hildakoen bederatziren izen-abizenak baino ez dakizkigu: Iñaki Castet, Eduardo Zubelzu, Jose Bikandi Fernandez, Jose Mari Arrillaga Zuazo, Romualdo Agirre Lopez, Ildelfonso Lopez Ibarrola, Juan Olaizola Uranga, Federico Tejada Francia eta Juan Bizkarra. Eurei eta guztiei agur eta ohore!