Martxoaren 31 gogoan. Luis Altuna Ercilla.

Laster beteko dira 80 urte martxoaren 31ko bonbardaketaz. Durango 1936 Elkarteak, webgune honen bitartez, zoritxarreko egun horretaz jasotako testigantzak nabarmenduko ditu datozen egunotan. Asko eta askotarikoak dira kontaketok eta gertakari berberaren ikuspegi poliedriko bat osatzen laguntzen dutelakoan gaude.

Luis Altuna Ercillarena da albiste honetan ikusi eta entzun ahal izango duzuna. Zehaztasun eta xehetasun harrigarriz hornituta kontatzen du Luisek 1937ko martxoaren 31ko hartaz duen akordua.

Luis Altuna Ercilla hamaika urteko mutikoa zen Durango bonbardatu zutenean. Aita, Luis Altuna Aberasturi, ebanista ogibidez, bere tailerraren inguruan harrapatu zuen bonbardaketak eta bertan hil zen.