Benita Uribarrena Bollaini omenaldia bere izeneko parkearen inaugurazioan

Joa den barikuan (urrriak 6) Benita Uribarrena parkea inauguratu zen Durangon. Benita Uribarrena Bollain Durangon jaiotako komunista borrokalari nekaezina izan zen. Durangoko bonbardaketren ostean herritik alde egin behar izan zuen familiak eta geroztik erbestean bizi izan zen. Familia guztiarekin batera, eta militante komunista legez, Francoren diktaduraren eta nazien okupazioaren aurka borrokatu zuen.

Durango 1936 elkarteko Maria Gonzalez Gorosarrik aurkitu zuen haren arrastoa. Zoritxarrez, Benita bera 2011ko urriaren 12an hil zen. Joan den barikuan haren alaba Marina Fuster (elkarrizketa hemen), bilobak eta azkeneko urteetan bizitoki izan zuen Ipar Kataluniako Le Soler herriko lagunak hurbildu ziren omenaldiaren lekuko izatera.

Marina Fusterrek, familia guztiaren, izenean esker hitzak izan zituen Durangoko herriarentzako. Baina ez hitzak bakarrik, Marinaren senarra Le Solerreko udaleko zinegotzi komunista izaki, hiru domina ekarriz ztuen Durangora. Lehenengoa Durangoko udalari eskaini zion eta Aitziber Irigoras alkateak jaso zuen. Bigarrena Durango 1936 Elkartearentzat, Iñaki Garaitak jaso zuen. Eta hirugarrena, Maria Gonzalez Gorosarrirentzat ekarri zuten, bera izan baitzen Benita berriro ere Durangorekin lotzeko bidea hasi zuena.

MUGALARI atarian jaso zuen Iban Gorritik Marina Fusterrek omanaldian irakurritako testua. Hemen.