Jon Lasuen Goikolea otxandiarra zendu zen joan den astean

Joan den astean, urtarrilaren 15ean utzi gintuen Jon Lasuen Goikolea otxandiarrak 97 urte zituela. Otxandioko bonbardaketan aita, bi anaia eta hiru lehengusu galdu zituen Jonek eta hala kontatu zigun Durango 1936 elkartearentzat egindako elkarrizketan orain urte batzuk. Arina bekio lurra.

Lotura honetan ikusi ditzakezue Jon Lasuen Goikolearen elkarrizketako bideoak.