Ebroko bataila latzean burrukatu zen. Hura galdu ostean ejerzitoaren atzerako bidea hasi zen eta Tarragona eta Bartzelonatik pasa ostean, beste milaka zibilekin batera, soldaduek ere muga igaro zuten Port Boutik. Gerra latza izan bazen, hor hasi zen Angelen zorigaiztoko bide latzagoa: Argelese Sur Mereko kontzentrazio esparruan lehenengo. Handik Gursera. Gursetik Bretainian hartu zituen familiako buruak, Jean Annic izeneko gizon batek atera zuen eta haren herrira eroan, Locminera. Hilabete batzuen opstean, prefekturatik bertan bizitzeko baimena ukatu eta Hendaian Espainiako milotarren esku utzi zuten.

Miranda de Ebroko kontzentrazio esparruaren krudela ezagutu zuen lehenik. Handik hainbat destinu izan zituen Batailoi Disziplinario deitu ohi zieten preso esklabuen taldeetan: Miranda bertako tren geltokiaren eraikitzen, Lavacollan (Galizia) aireportua, Larachen (Afrikan)… 1945. urtera arte ez zen behin betiko itzuli Bilbora.