Benita Uribarrena Bollainek 9 urte zeuzkan Espainian Errepublika aldarrikatu zenean. Ama, Benita Bollain Bibao, izan ei zen durangar askori Errepublikaren aldarrikapenaren albistea aurreratu ziena. Prentsa saltzeko kioskoa zeukan eta "Benita La Periodista" deitzen ei zioten, hortik berria beste askok baino lehenago jakin izana.

Uribarrena Bollain familia. Benita txikiena aitaren altzoan.

Aitaren heriotza
Aitak, Santiago Uribarrena Munitxak ferrokarrilean egiten zuen behar eta, familia karlista batetik zetorren arren, lan-giroaren eraginez, ideia sozialistak bereganatu zituen. 1934ko urriko grebetan parte hartu zuen Santiagok. Armak ere ba ei zeuzkaten errekan ezkutaturik. Norbaitek salatu eta guardia zibilek atxilotu eta armak ateratzera errekara eroan zuten Santiago 1934ko abenduko gau batean. Horren ondorioz, pulmonia batek jota hil zen urte bereko abenduaren 30an Santiago Uribarrena Munitxa. Berea izan ei zen Durangon egindako lehenengo hileta zibila.

Altxamendu faxista
Aita hilda, diru sarrerak eskas etxean, Benitak eta bere hiru neba-arrebek (Nati, Santiago eta Maria) eskla utzi eta lanean hasi behar izan zuten.  1936ko altxamendu faxista egrtatu zenerako, bi nagusienak, Nati eta Santiago Gazteria Komunistetako kideak izaki, frentera abiatu ziren. Benita eta Maria ahizpak eta ama Durangon geratu ziren harik eta martxoare 31ko bonbardaketen ostean, erbestealdi luze batera eroango zituen bidea hasi zuten arte.

Habanan Frantziara
1937ko ekainaren 2an zapaldu zuten estrainekoz Frantzia Benita Uribarrena Bollainek, Maria ahizpak eta amak. Benita jatetxe batean aritu zen beharrean bi urtez eta amak eta Maria ahizpak Frantzia hegoaldera jo zuten lan bila. 1939an, II. Mundu Gerra gainean zela, Benitak ama eta ahizparekin bat egin zuen berriro Frantzia hegoaldean. Lasterrera, frankistengandik ihesi zetzozen Santiago eta Nati neba-arrebak ere batuko zitzaizkien.

Beti Erresistentzian
Benita Uribarrena Bollain PCEko kidea zen eta ez zen geldirik egotekoa. Are gehiago, familiako kdide guztiek bezala, bi Erresistentziatan aritu zen aldi berean. Batetik nazien okupazioaren kontra eta, bestetik, Francoren eregimenaren kontra. Nazien okupazioaren garaian atxilotua ere izan zen aldean dokumentazioa eta dirua zeroatzala baina libre urtetea lortu zuen.


Geroago, Perpignanen bizi zirelarik, Benita Uribarrenaren ardura izaten zen Parisera "Mundo Obrero" aldizkariaren bila joan eta muga igaro eta penintsulan sartzea. Beste batzutan Espainian preso zeuzkaten militanteeak mugaz bestaldera pasatzen laguntzen zuen, edo dirua eta dokumentazioa zabaltzen. Benita Uribarreranarena bizialdi bateko militantzia antifaxistaren historia da.

1989an Durangora
Durangotik ihes egin eta 52 urte beranduago, 1989. urtean zapaldu zituen lehengoz Benita Uribarrena Bollainek Durangoko kaleak.

Benita Uribarrena 2011.eko urriaren 12an hil zen, bizitokia zuen Le Soler-en (Ipar Katalunia).