Itziar Alberdiren amaren eskutik zihoan Iñaki Balanzategi lehengusua bonba baten metrallaren ondorioz hil zenean. Mutiko gaztea zen. Hirugarren eguneko bonbardaketan dela dio Itziarrek beraz, 1937.eko apirilaren 4an izango zen. Guadalupe Ereñagaren (Itziarren ama) eskutik zihoan Martzanako errfujiora (gaur egungo Gran Hotela dagoen lekuan) bonbardaketak harrapatu zituenean.