JESUSA ARKOTXEKOA (Amorebieta-Etxano) zen. Santos Agorria Zorrozuarekin ezkondu eta Durangoko Salabarri baserrira joan ziren bizitzera lehenego eta Madalenara gero. Bi seme izan zituzten.

Bonbardaketaren ostean Durango ebakuatu zutenean Karrantzarantz jo zuen familiarekin. Senarra, Santos Zorrozua Ibaizabal Batailoian ari zen borrokan. Hantxe ikusi zuen azkenekoz, 1937ko abuztuaren 5ean hil zen frentean Santos Agorria baina Jesusak orduan ez zuen halako berririk jaso. Luzaroan egon zen sinestu gura ez-eta. 1945 arte ez zioten hileta-mezarik egin eta e 80. hamarkadara arte ez zuen haren heriotza ziurtatzen zuen agiririk jasoko.

Bizkaia faxisten esku geratu zenean bere sortetxera, Arkotxera, itzuli zen bi semeekin, gurasoenera. Ordutik aurrera Jesusaren bizitza familia aurrera ateratzeko borroka etengabea izan zen, baserrian eta fabrikan aldiberean lan eginez.

Bere senarraren gorpurik ez da oraindik aurkitu.