Juan Eskubi Urtiaga Begoñan (Bizkaia) jaio zen 1907ko uztailaren 21ean. Aita Nikolas Eskubi, Portugaletekoa, eta ama, Juana Urtiaga, Soraluzekoa zituen. Familia ugari bateko seme zaharrena zen. Bera gazte zelarik Durangora joan ziren bizitzera.

1931.ean Fundiciones y Talleres OLMAn ari da lanean. STV (Solidaridad de Trabajadores Vascos) sindikatuko metalurgiako burua zen Durangon eta ANV (Acción Nacionalista Vasca) alderdiko afiliatua ere bai.

Juan Eskubi Urtiaga (erdian) lagunekin.

1936ko altxamendu faxistaren ondorioz Durangon sortu zen Defentsarako Batzordeko burua izan zen (epaiketako sumarioan Lemoa eta Ugao-Miravalleseko batzordeetako buru ere izan zela ageri da) eta karguari zegokionez, Durangoko ordena publikoaren arduradun nagusia zen. Santanderren atxilo hartu eta Santoñako kartzelan izan zuten preso. Handik Bilboko Larrinagako kartzelara aldatu zuten heriotz zigorrarekin ordurako.

1938ko urriaren 24an Derioko hilerrian fusilatu zuten beste 13 lagunekin batera.

juan skubiren fusilamenduko agiria

Bilboko udaleko hilerrien sailak jaulkitako agiria non agertzen den fusilatu ostean Juan Eskubi non lurperatu zuten.