1887.eko maiatzaren 11an Durangon jaio zen Juan Zakarias Ziarsolo. Igeltseroa zen eta lanak eroan zuen, besteak beste, Mundakara. Aurretik Frantzian ere aritua zen igeltsero lanetan. Ezkondua eta bi alabaren aita, gizon atsegin eta oso euskaltzale lez gogoratzen du haren alaba Pilarrek.

Mundakan etxea eta tailerra zituen Juan Zakariasek eta igeltsero lanetan aritu zen gerrak urten eta mobilizatu zuten arte. Ingenieros 11 batailoiaren barruan, Zallara eroan zuten tropa faxisten aurrerakadaren ondorioz ebakuatzen ari ziren jendearentzako pabioliak egitera, besteak beste.

Abiazio faxistaren eraso baten hil zen, 1937ko ekainaren 22an.

 
Jaioterria: Durango Jaiotze-data: 1887-05-11 Bizitokia: Mundaka Afiliazioa: Igeltseroa. Ezkondua. Bataloia: Ingenieros 11 Heriotza-data: 1937-06-22 Heriotza-tokia: Zalla Dokumentazioa: Jimi Jiménez (Aranzadi Zientzia Elkartea)