Tropa faxistak Berrizera sartu aurretik Karrantzara egin zuen familiarekin, Gregorio senarra bere lanagatik herrian geratu zelarik. Atxilotu eta fusilatu egin zuten 1937ko abuztuaren 4an.

Karrantzatik Bartzelonara joan zen familia. Kataluniako hiriburua erortzear zela muga igaro zuten. Lau semeak Perpinyan geratu ziren kolonia batean. Amak Miren alabarekin jarraitu zuen.

Bi urte eta erdi beranduago elkartu zen familia Baionan berriro ere Berrizera itzultzeko.

Berrizera itzultzerakoan lehengo euren etxera sartu ezinda aurkitu zen familia. Hortik aurrerakoak Katalinak hutsetik hasi behar izan zituen. Ezelako alarguntza saririk barik, baserriz-baserri lanean atera zuen aurrera bizimodua eta familia.