Maumakoa (Muxika) sortzez, Iurretara ezkondu zen Jesusa Zugaza-Artaza Txintxurretarekin. Ferreteran aritu zen lanean 1937ko udaberrira artean. Gudari joan zenean hemezortzi hilabeteko haur bat zuen etxean eta emaztea beste baten esperoan zegoen.

Lehenengo Ibaizabal batailoian eta Kirikiñon ibili zen ondoren. Zalla inguruetako sagasti batean akanpatuta zeuden frankisten abiazioa hurbildu zitzaienean. Bertan zegoen lekuko batek (batailoi berekoa zen Juan Zabala sargentuak) Pablo Juaristi hantxe hil zela esan izan die behin baino gehiagotan etxekoei. Edozelan ere, ez da egundo haren gorpurik agertu nahiz eta bere garaian haren emazteak eta geroago alabak eta suhiak ahaleginak egin, egin dituzten.