Sarriako Iturbe baserrian jaio zen Pedro, hamar nebarrebako familia batean. Aita, Leandro Loizate eta ama, Benita Lazpita, "bizkaitarrak", abertzaleak zituen. Bilboko irakasle eskolan egin zituen maisu izateko ikasketak.

Gerrak irten zuenean boluntario aurkeztu zen. Zaintza lanak egin zituen herriko inor kaltetua gerta ez zedin. Ibaizabal batailoian ere aritu zen faxisten kontra.

Preso hartu eta Durangoko eta Larrinagako kartzelak ezagutu zituen. Bilbotik Soriara eroan zuten, langileen batailoietara.

Zigorra beteta etxera itzuli eta segidan klandestinitatean hasi zen lanean, EAJk sortutako Euzko Naya sarean. Erorketak batzuk tarteko, Iparraldera egin zuen ihes, bolada bat mendian ezkutatuta pasa ostean.

Erresistentzian ibili zen II Mundu Gerran eta Gernika Batailoiko kidea ere izan zen. Gerra bukatuta, New Yorkera jo zuen lehenengo eta handik Kubara gero.

1958an itzuli zen. Ez zuen inoiz lortu irakskuntzan lan egiterik. Zugazatarren lantegi bateko idazkari aritu zen, hasieran Durangon, eta geroago BIlbon.