Sarriako Iturbe baserrian jaio zen Pedro, hamar nebarrebako familia batean. Aita, Leandro Loizate eta ama, Benita Lazpita, "bizkaitarrak", abertzaleak zituen. Bilboko irakasle eskolan egin zituen maisu izateko ikasketak.

Ibaizabal batailoian burrukatu zuen tropa frankisten kontra. Harrapatu eta langileen batailoietara zigortu zuten. Kordoban gorriak eta bi ikusi zituen langileen batailoietan.

Zigorra beteta itzulita ezin izan zuen egundo irakasletzan jardun, isilpean egindako ordezkapenen bat ez beste, behinola Berrizko falangista ezagun batek Pedroren amari mehatxu egin zion bezala.

Durangon aurkitu zuen lana, Zugazatarren Garajes Morenon.