SANTIAGO MENDIZABAL BENGOAk bertatik bertara ezagutu zuen 1937ko bonbardaketak Durangon eragin zuen txikizioa. abadiñarra izan arren, arratsalde hartan bertan Durango konpontzen laguntzera eroan zituzten bera tea beste lagun bat.

Ebakuazioarekin Erandiora jo zuen familiarekin batera. Zortzi egunera kinto joateko deia jaso zuen eta Bilbon aurkeztu zen. Kamilleru izateko formazio txiki bat jaso ostean, Sukarrrieta batailoiarekin Bernagoitira bidali zuten. Kamillarik egon ez eta bestelako beharretan aritu behar izan zuen, Bernagoitin hasieran eta Lemoatxen geroago.

Frentea apurtu zutenean Galdakaoko mendi batera bidali zituzten zaurituen bila. Heldu zirenerako konpainia erretiratuta eta eurek erdi galduta, baserri batean zeudela euren burua entregatu beste aukerarik ez zuten izan.

Kartzela eta Trabajadoreak eta soldadutza

Hilabete inguru Gasteizen egin zuen preso Santik. Handik Palentziara eta irailean Trabajadoreen 13 konpainia osatu zuten, ejerzito faxistaren hornidura lanetan aritu zen han, besteak beste.

Trabajadoreetatik soldadutzara, gerra amaitu eta gero, Calatayuden lizentziatu zen.