Pedrotxenean, Iurretan jaio zen Sebastian Zamakona. Mari Areitiorekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten.

1937ko martxoaren 31ko Durangoko bonbardaketaren ostetik familia guztiak, Goiruriko beste batzugaz batera, alde egin zuen Karrantzara, eroatekoak gurdi bitan hartuta. Karrantzako baserri batean, gerrara eroango zutelako beldurrez, sabaian gordetan egon ohi zen Sebastian arrotzik agertzen bazen. Bertatik eroan zuen miliziano talde batek -Asturianoak dio haren koinatak- eta familiak harrezkero ez zuen hura berriz ikusteko aukerarik izan.

Rosario Zamakona alabak dio, bere osaba bati adituta, Karrantzatik Otxandioko frentera ekarri eta bertan hil ote zen. Urteak igaro badira ere, argitasunik ez da izan gaur egunera arte Sebastian Zamakonari dagokionez.