Kirikiño batailoiko soldadua izan zen Victoriano Irazola Zamalloa. Frentean borrokan zebilela, tiro batek lagun bat eta ondoren bere kaskoa jo ostean zauritua suertatu zen. Berba-totela eragin ei zion luzaroan zauri horrek.

Bilbon ebakuatuta zegoen familiarengana jo zuen eta tropa faxistek Bilbo hartzean entregatu egin zen. Kartzelara bidali zuten eta, han zegoela, Erreketeen batailoi batean sartzeko aukera eskaini zioten. Victorianok uko egin zion eta, ondorioa kartzela eta Trabajadoreen batailoiak izan ziren. Burgos eta Miranda de Ebron lehenengo eta Ceutan (hiru urte) geroago, sei urteko zigorra ordainarazi zioten.