Antolin Olea Kalebarrian bizi zen Daniel Olea semea, haren emazte Faustina Garaita eta bien seme-alabekin. Bonbardaketak etxean harrapatu zuen eta handik egunetara aurkitu zuten Antolinen gorpua eskonbroen artean.

Zorigaiztoko bonbardaketaren egun horretan Antolin Olearen bi biloba ere hil zituen abiazio faxistak: Balasi eta Daniel haurrak.