Asunción Torrontegi Calvo
Bilbon sortua, Jose Maria Angulo Arroitajauregirekin ezkondu eta Abadiñora joan ziren bizitzera. Lau seme-alaba izan zituzten.
Abertzalea, Abandoko "Emakumeen Batzako" presidentea izan zen.
Senarra, Jose Maria Angulo Arroitajauregi, EAJko kidea eta Abadiñoko Defentsa Batzordeko kidea izan zen. Faxistek boterea hartzean atxilotu, epaitu eta heriotza zigorrera kondenatu zuten. Derioko hilerrian hil zuten 1937ko abuztuaren 5ean.
Senarraren hilketaren ostean Espinosa de los Monterosen ezkutatuta egon zen bolada batez Abadiñon bere aurkako jarrera ere bazegoelako.
Bilbora gurasoen etxera itzuli eta seme-alabak aurrera ateratzen eman zuen bere bizialdia. Egundo ez zien gorrototik transmititu.