eu
es
Durango 1936
eu es
  • Elkarrizketatuak
  • Gaiak
  • Herriak
  • Albisteak
  • Guri buruz
  • Gehiago
    • Aipatutako biktimak
    • Argazkiak
    • Zerrendak
    • Urtekariak
  1. Hasiera
  2. Elkarrizketatuak
  3. Delia Mañarikua Joseba Andonegi Gabi Andonegi

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Deliaren gurasoak nor ziren 1:08min
Zenbat senide ziren eta Santurtzin zeudela hil zen ahizpa 2:05min
Gurasoak: ogibidea eta politika. Aita STVkoa. 1:58min
Gerra aurretik Mundakan Ikastolara Miren andereñoarekin 1:29min
Gerra zelan hasi zen eta aita zelan eroan zuten: Zallan hil zuten 2:05min
Umeak Santurtzira lehenengo eta gero Donibane Garazira, 9 hilabetez 1:08min
Mundakara itzuli eta goian zerua eta behean lurra. Durangora aitaren anaia batengana 2:01min
Durango ere triste. Miseria handia pasa zuten. 1:19min
Goizez La Villa eskolara maistra frankistarekin eta arratsaldetan umezain 2:18min
Mundakan "gorriak" izateagatik baztertuta, Durangon ez. 1:39min
Amak zer zioen aitaren faltari buruz? 1:09min
Durangon hainbat lekutan neskame eta 17 urterekin Mutrikura 2:26min
Mutrikun Jesus Mari Andonegi ezagutu eta harekin ezkondu Durangon 4:33min
Gabi: etxean gerrari buruz berbarik ez. Astiro astiro geuk. 1:29min
Gabi: Iñaki Egañaren bitartez jakin zuten aitita non hil zen 4:21min
Gabi: Zallara joan ziren aititaren gorpua non zegoen ikustera 1:19min
Deliak tristura galanta aitari zer gertatu zitzaion jakin zuenean 1:17min
Joseba: Aitaren anaia, Patxi Andonegi, mikeletea, preso El Dueson eta Martutenen 6:12min
Gabi: Mutrikun mojek eskolan egurra euskaraz egiteagatik 5:00min
Mutrikun botere faktikoak oso faxistak ziren 1:30min
Hausnarketa 2:23min

Elkarrizketatua

Delia Mañarikua Joseba Andonegi Gabi Andonegi
Delia Mañarikua Joseba Andonegi Gabi Andonegi
1928-4-14
Durango

Delia Mañarikua Kalzada Mundakan jaio zen 1928an. Aita, Juan Mañarikua Ziarsolo, Iurretan sortua zuen, Juliana Kalzada Oleagarekin Mundakara ezkondua. Juan Mañarikua igeltseroa zen eta STV sindikatuko kidea. Altxamendu faxista gertatu zenean, aita, 35 urterekin, zapadoreetara eroan zuten, Francoren tropei aurre egiteko trintxerak egitera. Familiak ez zuen haren berri gehiago izan.

Gerraosteko Mundakan ondasun guztiak kendu eta errukia ere ukatu zioten Deliaren amari. Durangon bizi zen aitaren anaia batengana jo zuten Durangora. Amak, Deliak zein bere nebarrebek eskasia eta gosea ezagutu zituzten gerraosteko Durango hartan.

Joseba eta Gabi Deliaren Seme alabak dira ezagut ez zuten aititaren bilaketan amaren bidaideak. Halaxe jakin zuten Juan Mañarikua Zallan hil zela bonba baten metrallaren eraginez 1937ko ekainaren 22an.

Hildakoa

Juan Zakarias Mañarikua Ziarsolo
Juan Zakarias Mañarikua Ziarsolo
1887-05-11 - 1937-06-22
Durango

Webgune hau osatzeko informaziorik baduzu jarri gurekin harremanetan.

Idatzi
durango 1936 logoa

Helbidea

Pinondo kalea 1,
48200 Durango

Kontaktua

durango1936@durango1936.org

Laguntzailea

durangoko udala

©2016 Durango 1936 Kultur Elkartea