eu
es
Durango 1936
eu es
  • Elkarrizketatuak
  • Gaiak
  • Herriak
  • Albisteak
  • Guri buruz
  • Gehiago
    • Aipatutako biktimak
    • Argazkiak
    • Zerrendak
    • Urtekariak
  1. Hasiera
  2. Elkarrizketatuak
  3. Divina, Alberto eta Irene Loizate

Pasarteak

TITULUA IRAUPENA
Divina Loizate: familiari buruz 1:41min
Divina: mutilek gehiago estudiatu zuten neskek baino 1:14min
Divina: Sarriako eskola barriko akordu onak 1:36min
Divina: gurasoak "Bizkaitarrak" ziren, abertzaleak 0:35min
Divina: gerra hasi zeneko akorduak 2:29min
Divina: Pedro eta Roman nebak Ibaizabal batailoian eta ama karteruaren beldur 1:24min
Alberto: Roman eta Pedro permisoekin etortzen zirenean anaia gaztetxoen poza 0:36min
Pedro eta Roman "gorriekin" eta anaia Juan "nazionalekin" derrigortuta 2:12min
Divina: Pedro eta Roman nebak preso eta langileen batailoietan 3:17min
Roman Loizate Kordoban trabajadoreetan 0:39min
Divina: gerraostean aita lanetik bota abertzalea izateagatik eta etxean gosea sartu 1:38min
Divina: amagaz Berrizko "personaje" batengana Pedrorentzako "buena conducta" lortzera, eta ukatu 2:28min
Divina: Pedro trabajadoretatik etorri eta laster Iparraldera ihes 3:00min
Divina: Pedro Iparraldean zegoela bisitatzera joan eta muga pasatzen itzi ez 1:09min
Irene: zelan aurkitu zuen Kuban Pedro Loizateren berri 2:22min
Pedro Loizate Kuban osaba abadearenean. 1958an itzuli 2:32min
Alberto: ume zela osaba Pedrorenera Bilbora joan zeneko akordua 2:20min
Divina: aita auzoko batek salatu zuela susmatu eta gerora jakin 1:19min
Hausnarketa: gerraz, beldurraz, transmisioaz 1:51min
Irene: eskoletan transmisio zuzena egin beharko litzateke lekukoekin 0:58min

Elkarrizketatua

Divina, Alberto eta Irene Loizate
Divina, Alberto eta Irene Loizate
Berriz

Divina (1927) Alberto (1959) Irene (1995)

Divina, Alberto eta Irene Loizatetarren hiru belaunaldi dira. Divina Albertoren izeko da eta Alberto eta Irene aita-alabak. Divinaren familia Berrizko Sarria auzokoa da. Iturbe baserrian bizi ziren bertan. Gurasoak "Bizkaittarrak", abertzaleak ziren. Divinaren bi nebak, Pedro eta Roman, maisuak biak, bolondres aurkeztu zuten euren burua altxamendu faxistari aurre egiteko. Pedro eta Roman Ibaizabal batailoiarekin aritu ziren gerran. Faxistek harrapatu eta kartzelaldi luzea eta lan behartuak pairatu behar izan zituzten. Beste neba bat, Juan, apaizgai zena, Asturiasen harrapatu eta faxistekin tropekin kapeilau aritzera behartu zuten.

Faxisten garaipenaren ostean Divinaren aita lanetik bota zuten. Pedro neba, kartzelalditik bueltatu ostean EAJren inguran sortutako Eusko Naya sare klandestinoan aritu zen harik eta sare osoa jausi zen arte. Pedrok ihes egin zuen eta Gernika batailoian aritu zen II. Mundu Gerran. Hura bukatu ostean New Yorkera, lehenego eta Kubara joan zen gero. 1958an itzuli zen. Ez berak ez bere anaia Romanek ez zuten egundo lortu maisutzan lanik.

Albertok eta Irenek famlian izan den transmisioaz edo gabeziaz dihardute. Irenek berak Kuban Pedro Loizateri buruz jakin zituenak ere kontatzen dizkigu.

Errepresaliatua

Pedro Loizate Lazpita
Pedro Loizate Lazpita
-
Berriz

Materiala

Errepresaliatua

Roman Loizate Lazpita
Roman Loizate Lazpita
-
Berriz

Webgune hau osatzeko informaziorik baduzu jarri gurekin harremanetan.

Idatzi
durango 1936 logoa

Helbidea

Pinondo kalea 1,
48200 Durango

Kontaktua

durango1936@durango1936.org

Laguntzailea

durangoko udala

©2016 Durango 1936 Kultur Elkartea