Angel Elosegi
Mungia batailoikoa. Kalamuako frentean zegoela zauritu eta Durangoko ospitalera ekarri zuten eta bertan hil zen 1937ko urtarrilaren 3an 24 urte zituela.
Hil zen lehenengo gudari durangarra izan zen. Hil ostean haren gorpua Batzokira eroan zuten eta ikurriña batekin estalita Durangon barrena eroan zuten kanposantuan ehorzteko.