eu
es
Durango 1936
eu es
  • Elkarrizketatuak
  • Gaiak
  • Herriak
  • Albisteak
  • Guri buruz
  • Gehiago
    • Aipatutako biktimak
    • Argazkiak
    • Zerrendak
    • Urtekariak
  1. Hasiera
  2. Aipatutako biktima
  3. Antonio cabello
Antonio cabello

Antonio cabello

Antonio Cabello Bujalanceko (Kordoba, Espainia) jornalari bat zen. Juana Linaresekin ezkondu eta hiru seme izan zituzten. Altxamendu faxistaren garaian Bujalance puntu beroa izan zen. Faxisten aurrerakadarekin handik ihes egin behar izan zuten "gorriekin". Linaresera joan ziren.

Antoniok familia eta amona bere kargu zituenez, ez zuten frentera bidali mehatzera lanera baizik. Egun batean mehatzera bidean zihoan kamioiak istripu larria izan zuen. Hainbat lagun hil ziren. Antonio berriz Kordoban ospitaleratu zuten. Luzaroan egon zen ospitalean eta ordurako Kordoba faxisten esku zegoen. Alta eman behar ziotenean konfesatzea eskaini zioten Antoniori. Antonio berriz ez zen fededuna, ezkondu ere zibiletik ezkondua zegoen. Ukatu egin zuen konfesioa. Haren seme Antonio Cabello Linaresek dio horregatik hil zutela xiringa batekin.

Webgune hau osatzeko informaziorik baduzu jarri gurekin harremanetan.

Idatzi
durango 1936 logoa

Helbidea

Pinondo kalea 1,
48200 Durango

Kontaktua

durango1936@durango1936.org

Laguntzailea

durangoko udala

©2016 Durango 1936 Kultur Elkartea