Bautista Uribe Beitia
Bautista Uribe Beitia Durangoko Ibaigane (Kakatza) baserrian bizi zen izeko-osaba eta lehengusekin, gazterik umezurtz geratu zelako.
EAE-ANVko militantea, Eusko Ekintza Gudarostearekin borrokatu zuen hainbat frentetan eta anaia Bernabe, tiro batek Euban hila, lepoan hartu eta Amorebietako hilerrira eroan behar izan zuen bertan lur emateko.
Santanderren faxistek preso hartu eta hainbat kartzela eta langile batailoi pasa zituen: Santoña, Burgos, Miranda de Ebroko kontzentrazio esparrua, Elizondo, Madril…
Gerora Eusko Indarrako gudarien ohorezko presidente izendatu zuten.