Begoña Galindez Solaguren
Familia abertzalean jaioa. Aita ANVkoa zuen.
12 urteko neskatoa zen durango bonbardatu zutenean. Gero Habana itsasuntzian Ingalaterrara eroan zuten beste hainbat "Gerrako Ume" legez.
Frankok erreklamatu egin zituen haurrok eta, familiak nahi ezta ere, Durangora itzuli zen 13 urtegaz. Aita kartzelan, Puerto Santamarian ,eta amak bizimodua aurrera ateratzen nahiko lan zuen gerrasoete latzean.
15 urtegaz lagun koadrila batean zeudela baten batek salatu (ezin ziren taldetan ibili) eta guardi zibilek atxilotu egin zuten.
60. hamarkadan, Bermeoko Aberri Egun batetik bueltan identifikatu eta isuna jarri zieten. EAJk isunak ez ordaintzeko erabakia hartu eta 3 hilabete egin zituen preso Basauriko kartzelan (15 urtegaz atxikotu izana aurrekari legez gehitu zioten).