Benigno Albistegi
Durangon jaio arren Eibarren hazi zen senitarteko batzuekin ama alargun geratu baitzen gaztetan. Filomena Agirrerekin ezkondu eta Tabiran eta Izurtzan bizi izan zen. Zortzi seme-alaba izan zituzten. Mendizabalenean egiten zuen behar Durangon eta bertan zegoen martxoaren 31an bonbardatu zutenean.
Durangotik Zornotzara eta, gero, Bilbora joan zen familia harik eta tropa frankistak hiriburuan sartu ziren arte. Orduan Izurtzara itzuli ziren, euren etxera eta atxilotu egin zuten Benigno ezkerrekoa edo errepublikazalea izateagatik. Urtebete pasa egin zuen kartzelan, Cuellaren (Segovia, Espainia).