Domingo Vicario
Domingo Vicario Burgosko Campolara herrikoa zen sortzez. Gazterik, Durangora etori zen lanera. Ferrokarrilean aritu zen. Ideologikoki ezkerrekoa zen. Duivigis Santamariarekin ezkondu eta bost seme izan zituzten. Durangoko bonbardaketaren ostean, faxisten esku ez geratzeko, Domingo eta beste lankide batzuk Valentziara jo zuten han euren lanbidearekin jarraitzeko. Bitartean, familiak bestelako bidea egin zuen: Santander, Nantes eta Bartzelona zehar Valentziara iristeko. Frankistak gerran gailendu eta Domingo eta familia Durangora itzuli zirenan, Domingo atxilotu eta kartzelaratu egin zuten.