Eusebio Ormaetxe Aldana
Eusebio Ormaetxe Aldana, Boroako Zugetza baserrikoa sortzez, Zornotzako EAJko juntako lehendakaria zen. Altxamendu faxistaren ostean, tropa frankisten aurrerakadarekin Zamudiora ihes egin zuen familiako beste hainbat kiderekin batera. Bertan zegoela, errepidetik oinez zihoala bonbat batek jota hil zen.