Gabriel Martinez Fernandez
Arrazolan jaioa.
Gerra aurretik Durangoko OLMAn aritu zen beharrean. Gerran frankisten aurka aritu ostean preso hartu eta Santoña eta Puerto de Santamariako espetxeeak ezagutu zituen. Gero, Valladolid inguruan ere izan zuten langileen batailoietan.
Gerraostean Mari Urizarrekin ezkondu zen eta bi seme alaba izan zituzten. Gabrieli bere iraganagatik lanerako baimenik ematen ez ziotenez, azkenean, Anboto taberna zabaldu zuten Mari emazteak eta biek Durangoko Goinekale kalean.
Anboto taberna danatariko antifrankisten bilgunea ere izan zen eta Gabrielek eta Marik berak ere babesa ematen zieten.