Inazio Aranbarri
Txopitena baserrian jaioa, San Roken. Ferrokariletako langilea.
Malato batailoiarekin borrokatu zuen. Bilbon preso hartu eta Deustuko kartzelan eduki zuten.
Handik askatu eta etxera itzuli ostean Trabajadoreen batailoietara eroan zuten. Han, etxekorik ikusi barik bi urte eta edi egin ostean itzuli zen etxera. Urtebetegarrenera berriz ere Trabajadoreetara eroango zuten, Erronkarira 38. batailoi disziplinarioan. Beste urtebete bete zuen Erronkari esklabo lanean.