Isabel Pagaldai Marzana
Isabel Pagaldai Marzana Atxondoko Martzaa auzokoa zen sortzez. Juan Ibarra Arantzetarekin ezkondua, bi seme-alabaren ama zen: Jose Luis eta Libertad (Maite).
Senarra, Juan Ibarra Arantzeta, mil¡tante anarkista izanik, altxamendu faxistaren ostean frentean borrokatzera joan zen. Isabel eta seme-alabak, Bartzelonatik pasa eta Frantzian erbesteratu ziren, Toulousen.
Juan Ibarra Arantzeta senarra axtilotu eta fusilatu egin zuten Burgosen 1939ko abuztuaren 3an.
Seme-alabak Martzaara itzuli ziren baina Isabel Tolousen geratu zen. Bertan gaixotu eta hil zen 1941.ean.