Obus batek zauritu zuen Markinako frentean, Aiuste mendian. Obus berak bertan hil zituen Generoso Setien Ortiz eta Anastasio Uribe Azpitarte durangarrak. Jose Maria Zubia Atxa handik aste betera hil zen Durangoko ospitalean jasandako zauri larrien ondorioz.

Dokumentazioa: Jimeno Jurio eta Egaña (2004). Registro Central de Fallecidos en Campaña (Bilbao, 1936-1937, Gobierno de Euzkadi, 427.