Leon Amantegi
Mañariko Bazeta baserrikoa, Luzia Artegarekin ezkondua eta bost seme-alabaren aita. Denda jarri zuen Mañarin, kalean. Harrobiaren jabea ere bazen 1927az geroztik.
EAJko kidea, faxistek kartzelaratu eta urtebete egin zuen preso. Bien bitartean ondasunak errekisatu eta harrobiari baimena kendu zioten.
Kartzelatik osasun eskasagaz bueltatu zen eta 1941ean hil zen.