NICASIO ESTANKONA gizon ekintzailea izan zen. Gazte gaztetatik mekanikarako trebetasuna erakutsi zuen eta gerora lanbide eta enpresa proiektu bihurtuko zuen bere abildade hori Hermanos Estancona y Leaniz enpresa sortuta, besteak beste.

Hori eta beste asmo gerrak zapuztuko zizkion baina. Familiaren zatirik handiena erbestean, Nicasio bera salaketa faltsu bat zela medio kartzelan sartu zuten. Durangoko Falangeko burua zen Fondado izan zen salatzaile nagusia eta Nicasiori egozten ziotena, Durangotik Bilborako bidean zeuden zubiak dinamitatu izana. Hemezortzi hilabete egin zituen hainbat kartzelatan (Santoña eta Larrinaga aipatzen ditu haren alaba Domingak) azkenan epaiketarik egin barik libre geratzeko.

Kartzelatik ureteterakoan Nicasioren eta familiaren egoera ez zen gozoa: etxea errekisatua, fabrika zarratuta, ondasunak falta… Aldean txakur txikirik ez eta Donostian autobus enpresa batean mekanikari bat behar zutela irakurri eta hara jo zuen.

Denborarekin etxea (erabat hustuta) eta enpresako hainbat ondasun berreskuratzen joan ziren Nicasio eta familia.