Patxi Zurikarai Mendilibar
Patxi Zurikarai Mendilibar Durangarra zen, Barrenkalekoa, nahiz eta aita zaldibartarra eta ama abadiñarra izan.
Gazte gaztetatik abertzalea,1936an altxamendu faxista eman zenean, frentera jo zuen boluntario, hogeita bat urterekin. Kirikiño batailoian aritu zen harik eta Santoñan (Kantabria, Espainia) faxisten esku erori zen arte. Heriotza zigorra ezarrita El Dueso eta Burgoseko kartzeletan egon zen preso lehenengo aldi hartan.
Gerora beste bi aldiz ere atxilotuko zuten, haietako batean Meliton Manzanas torturatzaile ospetsuaren eskuetatik pasa zen.
Diktadura osteko lehenengo alkate hautatua zian zen EAJren zerrendetan. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur diputatua ere izan zen.