PEDRO TREBIÑO TOTORIKAGUENAK Durangon egiten zuen behar, gabaz. Egun batean ez zen gehiago etxera itzuli. Lekuko batzuek familiakoei esan zieten atxilotuta ikusi zutela. Beste batzuk Ubidean hain lekutan hil ote zen. Bila ibili ziren presoak zeuden eremuetan, Gasteizen, Murgia aldean zein Burgosen, baina Pedroren barririk ez. Hogeitabi urte zituen desagertu zenean.
Jimeno Juriok eta Iñaki Egañak (2004) eta Gerra zibileko erregistro zibileko datuek diotenez, 1937ko apirilaren 4an Otxandion hil zen frentean jasotako zauriengatik.