eu
es
Durango 1936
eu es
  • Elkarrizketatuak
  • Gaiak
  • Herriak
  • Albisteak
  • Guri buruz
  • Gehiago
    • Aipatutako biktimak
    • Argazkiak
    • Zerrendak
    • Urtekariak
  1. Hasiera
  2. Aipatutako biktima
  3. Rosa Irigoien
Rosa Irigoien

Rosa Irigoien

Debako Atxiliko jatorria zuen baina Bilbon jaio zen Rosa. Durangora etorri eta Rosarioren amak La Guipuzcoana izeneko fonda jarri zuen. Ama hiltzean Rosak hartu zuen fondaren ardura.

Carlos Espinekin ezkondu eta sei seme-alaba izan zituzten.

Gerra garaian, senarra frentean gudari eta, etxeko guztiak hartuta, Frantzian erbesteratu zen. Ez zuen senarraren berririk izan harik eta gerra bukatu zen arte.

Abertzalea zen Rosa eta ordainaraziko zioten hori gerraostean, negozioa errekisatu baitzioten, besteak beste. Mendizabalenean lanean, bulegoak garbitzen zein baserririk baserri generoa biltzen, denetarik egin behar izan zuen Rosak familia aurrera ateratzeko.

 

Webgune hau osatzeko informaziorik baduzu jarri gurekin harremanetan.

Idatzi
durango 1936 logoa

Helbidea

Pinondo kalea 1,
48200 Durango

Kontaktua

durango1936@durango1936.org

Laguntzailea

durangoko udala

©2016 Durango 1936 Kultur Elkartea