1887an Durangon jaioa. Benita Bilbao Munitxa (1887) izan zuen ezkontide. Durangon ezkondu ziren 1915en eta lau seme-alaba izan zituzten: Nati, Santiago Maria eta Benita (1922-3-16), Marinaren ama. Ferrokarrilean egiten zuen behar eta langile mugimenduan sartuta zegoen. 1934ko iraultza eta greba garaian armak ezkutatu zituen eta errekara joan behar izan zuen armak ateratzera guardia zibila bila etorri zitzaiolako. Gero gaixotu eta urte bereko abenduaren 30ean hil zen. Auzokoren batek salatu ei zuen, "harakin baten emazteak", antza. Hileta zibiletik egin zioten eta, bilobaren ustez, Durangon egin zen lehenego enterru zibila izan zen.