Sortzez ordiziarra zen Victorio Agirre Amundarain baina 1936an Arrasaten bizi zen bere emazte Maria Lazkano Lopetegirekin batera. Arrasateko Batzokiko presidentea zen eta, horregatik, faxisten altxamendua eman zenean, bere jaiotetxea zen baserrian ezkutatu zen, Ordizian. Pare bat urte inguru egin zituen ezkutuan.
Gerra amaitu ostean Bilbon aritu zen beharrean eta 1941ean Durangon El Pórtico drogeria zabaldu zuen emztearekin batera Andra Mari kalean. Abertzaletasunean irmo eta EAJko jendearekin harremanetan jarraitu zuen.