CNTkoa izan zen. Asturiasen fusilatu zuten. Durango 1936 kultur elkarteak jaso duen lekukotzaren arabera, hiru durangarrek gerraostean zera kontatzen zuten harrotasunez: Asturiasen zeudela Patxi Raposo ikusi zutela presondegian eta atera egin zutela kartzelatik, eta berau fusilatzerakoan begirik ez estaltzea eskatu ziela, hiltzaileen begietara begiratu nahi zuelako.