Albisteak

Angeles Mora Durangoko emakumeen kartzela ezagutu zuen komunista

Angeles Mora Puertollanokoa zen (Ciudad Real, Espainia). 1940. Urtean, ordea, Durangoko emakumeen kartzelan egon zen preso. Eta gutxi dira izen-abizenez ezagutzen ditugun Durangoko emakumeen kartzelan egondako emakumeak (Vicenta Garnika Laserna durangarra bat).
Urriaren 6an Benita Uribarrena Bollaini egindako omenaldian, haren alaba Marina Fusterrek eman zigun Angeles Moraren berri, lagunminak baitziren Benita eta Angela. Hona hemen geroztik bildu ditugunak.

Benita Uribarrena Bollaini omenaldia bere izeneko parkearen inaugurazioan

Joa den barikuan (urrriak 6) Benita Uribarrena parkea inauguratu zen Durangon. Benita Uribarrena Bollain Durangon jaiotako komunista borrokalari nekaezina izan zen. Durangoko bonbardaketren ostean herritik alde egin behar izan zuen familiak eta geroztik erbestean bizi izan zen. Familia guztiarekin batera, eta militante komunista legez, Francoren diktaduraren eta nazien okupazioaren aurka borrokatu zuen.

Frankismoaren biktimei gorazarre Berrizen

Berrizko herriak 1936ko estatu kolpe faxistari aurre egitearren fusilatutako, kartzelan edo frentean hildako, zein biktima izandako berriztar guztiak oroitzeko eta gorazarre egiteko ekitaldia egingo du beste behin ere, datorren astelehenean, irailak 11. 

Badihardugu elkartearekin hitzarmena

Badihardugu Euskara Elkarteak eta Durango 1936 Kultur Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dugu gaur bertan (2017-06-29), ditugun ikus-entzunezko materialak elkarri erabiltzeko baimena emanez.

Itsasontzi baten…

1937ko maiatzaren 7ko Eguna egunkariak azalean zekarren Habana eta Goizeko Izarra itsasuntziak Santurtziko portutik atera zirela bezperan bi milatik gora ume eta mila emakumerekin Bordele aldera. Faxisten ejerzitoak aurrera egin ahala asko eta asko izan ziren erbestera bidea hartu zuten euskaldunak, Santurtziko portutik lehenengo, eta Santanderretik edo Asturiasko portuetatik ere geroago.

Durango 1936 Elkarteak elkarrizketatuetako askok hartu zuten, ezinbestean, bide hori. Frantziara, Belgikara, Ingalaterrara… ugariak izan ziren, kasu gehienetan ume ziren, lagunon helmugak. Euretako askok ez zekiten nora zihoazen ere. Batzuk familia ia osoak ziren. Beste kasu batzuetan neba-arrebak banandu egin zituzten… Batzuk gerra bukatu aurretik itzuli ziren euren herri eta etxeetara. Beste batzuk urteak egin zituzten erbestean eta bakarren bat ez zen egundo itzuli.

España entra en Durango

1937ko maiatzaren 1eko FOTOS aldizkariaren azalak Espainia Durangon sartu zela zioen, apirilaren 28an jausi baitzen Durango faxisten eskuetan. Durango 1936 Elkarteak jaso dituen lekukotasunen artetik bakarrean egiten da berba tropa faxistak Durangora sartu zirenekoaz. Martxoko bonbardaketen ostetik apenas baitzuen biztunik Durangok. Purificación eta Juanita Etxaburu Isasi ahiztak hiru bat aste Maumako baserri batean egon ostean Durangora itzuli ziren familiarekin Francoren tropak urian sartzen ari zirenean.

Aitak jasotako mehatxuak eta atxiloketa, Francoren moroen presentziaz eta etxez etxeko arpilatzeaz badute zeresanik Purificacionek eta Juanitak.