Jose Mari Uriarte joan zaigu

Jose Mari Uriarte Astarloa hil da. Durango 1936 Elkartearen sortzaileetakoa izandakoa.

Urteetako laguna eta lankidea. Faxismoaren hatzaparrak ezagutu eta jasan zituena, eta egiaren, justiziaren, askatasunaren eta Euskal Herriaren alde sendo eta etengabe egin duena. Durango maite zuena eta bere historia ikertzen eta zabaltzen ahalegindu dena. Argazki biltzailea, Durango iruditan gorde eta erakutsi duena.


Egun handira arte, lagun!

Jose Mari Uriarte eta lagun talde bat 1980ko Sanfaustoetan (berak utzitako argazkia)