Albisteak

2023ko Urtekariaren aurkezpena

Joan den asteazkenean, martxoak 29, Kurutzesantu Museoan aurkeztu genuen 2023ko Urtekaria. Urtekariaren zati handi bat gertuko memoriari lotuta dator. Joan den mendeko 60ko hamarkadan eta 70ekoan Guardia Zibilaren Hidalgo kapitainaren aginduetara aritu zen Informazio Brigada da gai nagusia.

Uri Ruiz Bikandi, agur eta ohore!

Bizi garen tokiak eta garaiak eratzen gaituzte, baita senideek eta herkideek ere. Uri Durangon jaio zen 1950ean, gerrak eta faxismoak jotako herri eta etxe batean. Horregatik, bizitzari, gizarteari eta etorkizunari buruz etxean eta gizartean jasotako aurkako ikuspegiek moldatu zuten.

Juan Mari Gallastegi "Baltza" hil da

Bart jakin dut Baltza hil dela. Bat-batean hil egin ei da. Hunkitu egin naiz; hunkitu eta samurtu. Baltzaren lekukotasuna jaso genuenean, ikara sartu zitzaidan soinburuetatik behatzetaraino, eta errai guztietan zabaldu zitzaidan izua. Birritan kontatu egin behar izan zuen gure aurrean bere bizitza, eta bere bizitzan zehar jaso zituen torturak.

XV. Agurrik Gabeak ekitaldia zapatu honetan Andereak elkartearekin batera

Andereak Elkarteak eta Durango 1936 Elkarteak  Durangoko Emakume Kartzelan preso izandako emakumeen omenezko ekitaldia antolatu dugu zapatu honetarako.

Ekitaldia datorren azaroaren 27an, eguerdiko 12:30ean izango da, Bruno Mauricio Zabala kalean (Durangoko Emakume Kartzela izan zen eraikinaren aurrean). 

Hirugarren urtekaria aurkeztu dugu

Gaur goizean Durangoko Arte eta Historia Museoan aurkeztu dugu gure elkartearen  hirugarren urtekaria. Berez, 2020an argitaratzekoak ginen baina pandemiaren eraginez atzeratu egin behar izan dugu. Beste hainbat gairen artean Jon Irazabali (Gerediaga Elkarteko kidea, memoria historikoan aditua) egindako elkarrizketa sakona, eta 1978ko ekainaren 23an, Apatan (Atxondo) guardia zibilek metrailatuta hildako Jose Emilio Férnandez Pérezen historia bildu ditugu.

Memoria osoa bizikidetzaren alde

Euskal Herria Memoria duen herria da. Asko dira gure zauri irekiak eta ez ditugu ahaztu nahi indarkeria-adierazpen ugarik eragindako marka horiek. Gure nahia da inork ez dezala inoiz, ez hemen, ez inon, gauza bera jasan. Ezin baititugu ahaztu gure gertuko historian izandako Giza Eskubideen urraketa guztiak. Horregatik, bizikidetza eraikitzeko erabaki irmoa dugu, inolako bazterketarik eta diskriminaziorik gabeko memoria, alegia.