Memoria osoa bizikidetzaren alde

Euskal Herria Memoria duen herria da. Asko dira gure zauri irekiak eta ez ditugu ahaztu nahi indarkeria-adierazpen ugarik eragindako marka horiek. Gure nahia da inork ez dezala inoiz, ez hemen, ez inon, gauza bera jasan. Ezin baititugu ahaztu gure gertuko historian izandako Giza Eskubideen urraketa guztiak. Horregatik, bizikidetza eraikitzeko erabaki irmoa dugu, inolako bazterketarik eta diskriminaziorik gabeko memoria, alegia.

Gaur, 2020ko abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira eta Gasteizen proiektatuta dagoen Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionalaren planteamendu diskriminatzailearen aurrean, Euskal Herriko hainbat memoria eragilek elkartu gara hemen MEMORIA OSOA, BIZIKIDETZAREN ALDE kanpaina aurkezteko.


Dei egiten diegu Euskal Herriko Euskal erakundeetako ordezkariei, hezkuntza-komunitateari eta eragile politiko eta sozial guztiei bat etor daitezen ondoko aldarrikapenekin:


- Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionalaren planteamendu diskriminatzailea ez onartzea.
- Memoria Osoan oinarritutako dinamikak bultzatzea, Giza Eskubideen urraketa guztiak barne hartuz.
- Bizikidetza eraiki, bazterketarik gabe.


Amapola del Camino, Autobús de la Memoria, Berriz 1936 Gogoratzen, Durango 1936 Kultur Elkartea, Egia, Justizia, Kalteordaina – Genozidio Donostia, Egiari Zor, Gernika Batzordea, Gernika Memoriaren Lekuko, Goldatu Elkartea, Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Martxoak 3 Elkartea – Asociación Víctimas 3 de Marzo, Sanfermines 1978 Gogoan, Oroituz Andoain

BAT EGITEKO, www.memoriaosoa.eus