XV. Agurrik Gabeak ekitaldia zapatu honetan Andereak elkartearekin batera

Andereak Elkarteak eta Durango 1936 Elkarteak  Durangoko Emakume Kartzelan preso izandako emakumeen omenezko ekitaldia antolatu dugu zapatu honetarako.

Ekitaldia datorren azaroaren 27an, eguerdiko 12:30ean izango da, Bruno Mauricio Zabala kalean (Durangoko Emakume Kartzela izan zen eraikinaren aurrean). 

Azken 15 urteetan urtero omenaldia (Agurrik Gabeak) egin izan diegu 1936ko estatu-kolpe faxistari aurre eginez euren bizitza askatasunaren, justiziaren, II. Errepublikaren eta Euskal Herriko nazio-eskubideen alde eman zuten durangarrei. Aurten, bereziki, emakume presoak izango ditugu gogoan.