XXV. Castet Eguna

Datorren apirilaren 23an, domekaz, ospatuko da XXV. Castet Eguna Zaldibarren. Herritarrei 10:00etan udaletxean batzeko deia egin zaie eta 12:00etan Santamañezarren, faxismoak hildako zaldibartarren monolitoan izango da oroimen ekitaldia.

Oroimen ekitaldirako deia eginez bideo labur pare bat egin dituzte zaldibartarrek.